LAUDIOKO ELIZAk, Laudioko udalerriko bost parrokiaz eta errealitate ezberdinez osatua, bere logotipo berria aurkezten du. Parrokia guztiak batu eta sendoago egiteko asmoz sortu da, zerk batzen gaituen argi izanda; Jesus. Gainera, logotipoaren kolore berdeak Arabako elizak transmititzen duen itxaropenaren eta naturaren ideia indartzen du. Azkenik, identitate berri horrek errealitate horretan garatzen diren jarduera guztiak identifikatzeko balioko du.

